Iruñeko Udala izango da ustez Riau-riaua bertan behera uztea eragin zuen gazteen aurkako auzian akusazio partikularra. Orain arte hiru lagun atzeman dituzte: Mikel Auza larunbatean, Orlando Artieda atzo eta gaur J.C.R. Desordenu publikoak eragitea egotzi diete.
Deklaratu ondoren, epaileak karguekin aske utzi zituen Auza eta Artieda.
Auza institutu bateko irakasle izanik, udala aztertzen ari da erantzukizun administratiboak eskatu ahal zaizkion.