Udalaizko tunela iparretik zulatzeko lanak martxan dira AHTko obretan

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Gasteiz-Bilbo-Donostia tren lasterraren bidez lotzeko egitasmoan aurrera urratsa egin dute; Bizkaia eta Gipuzkoa lotuko dituen zatian, Arrasate eta Elorrio artekoan, Udalaizko tunela zulatzeko obrak martxan dira azpiegituraren iparraldetik. Tunelaren hegoaldeko partetik zulaketa 2009ko azaroan abiatu zuten, eta zuloaren erdialdera arteko lanak osatuta dauzkate dagoeneko.

3,1 kilometro luze izango da tunel hau, tren lasterraren ibilbideko luzeena. Elorrio eta Arrasate arteko zatia, guztira, 4,4 kilometrokoa da, eta horietako 3,6 lur azpitik joango dira; Udalaizko tunelaz gain beste bat ere egingo dute trena igarotzeko, Karraskainen. Gainerakoan, zati honetan trenbidea zubibideen gainean joango da; Kobate eta Gabaundiko bideetan barna.

Adif Espainiako Trenbide Azpiegitura Administratzaileakaditzera eman du tren lasterraren Gasteiz-Bilbo zatiak guztira izango dituen 90,8 kilometroetatik 54tan lanak martxan direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.