Udalak Kukutzarekin izan duen jarrera salatuko dute gaur manifestazioan

Erredakzioa
Bilbo
2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Bilboko Udalak Kukutza gaztetxearekin izandako jarrera gaitzetsiko dute gaur arratsaldean, Errekalde auzoan egingo den manifestazioan. Cabisa enpresa eraikitzaileari gaztetxea botatzeko baimena eman dio udalak, eta epaileak agindua emandakoan, edozein unetan huts dezakete eraikina. Manifestazioa 20:00etan abiatuko da, auzoko plazatik; lapikoekin joateko eskatu dute, Kukutzaren aldeko burrunbada egiteko.

Bilboko Bilduk bat egin du manifestazioarekin. Koalizioaren ustez, «borondate politikoa» behar da auzia konpontzeko. Ricardo Barkala Hirigintza zinegotziaren adierazpenak ekarri ditu gogora, hark onartu egin baitu «alkatearen aurreiritziek» oztopatzen dutela gatazka konpontzea. Hala, «Errekaldeko bizilagunen interesak lehenesteko» eskatu dio Bilduk udalari, «eraispena saihesteko tresna legalak baititu». ELA sindikatuak ere babesa adierazi dio Kukutzari, eta udalari leporatu dio «hain errotuta dagoen mugimendu kulturala mantentzeko ardura ez hartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.