'Udalbiltza auzia' artxibatzeko eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek
Udalbiltzak lan zilegia egiten zuela iritzita, auzipetuak absolbitzeko eta auzia ixteko eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. EAJk, EBk, Alternatibak eta Aralarrek adostu dute testua. Hamaikabaten babesa jaso du, eta PSEk eta PPk aurka egin dute. Herriak aukeratutako hautetsiak lan ildo horietan aritzeagatik kriminalizatzea demokraziaren kontrakoa dela diote, eta defendatu dute Euskal Herriko hautetsiek duten eskubidea edozein proiektu sustatu, garatu edo finantzatzeko. Batzar Nagusietan atzo onartutako testuak epaiketaren jarraipena egiteko konpromisoa hartzen du ere, eta Espainiako Auzitegi Nazionalera ordezkaritza bat bidaltzea, Batzar Nagusien izenean. Datorren astean du azken saioa auzi horrek. Sententziaren zain geratuko da gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu