Udalbiltza

Udalbiltza bateratzeko deia egin dute ezker abertzaleko hautetsiek

Udalbiltza bakarra osatzeko proposamena egin du gaur, ezker abertzaleak kudeatzen duen Udalbiltzak. Hori da kurtso honetarako duten helburua. Loren Arkotxak prentsaurrean azaldu duenez, beharrezkoa da Udalbiltza sortu zutenan zeukaten talde laneko espiritua berreskuratzea. "Herri bateko hautetsiak gara, eta herri bat bezala jokatu behar dugu". Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea onartzearen alde gogotik lan egingo dutela azpimarratu dute.

2004ko irailaren 17a
15:24
Entzun
Loren Arkotxak esan duenez EAJk eta EAk kudeatzen duten Udalbiltzarenkin harremanak izan dituzte "beti", baina Euskal Herriaren eraikuntzarako eta bi Udalbiltzen bateratzea lortzeko helburuan, elkarrizketa horiek diskrezioz egiten direla esan du.

Udalbiltza bakarra dela azpimarratu du Arkotxak, dinamikak bi diren arren. Ikasturte honetarako duten helburua dinamika ere bakarra izatea dela jakinarazi du. "Herri bateko hautetsiak gara, eta herri bat bezala jokatu behar dugu".

Beraien helburua, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea onartzea dela esan du, eta hori lortzeko lan egingo dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.