Udalbiltza "berrantolatu" egin behar dela eskatu du Nazio Eztabaidaguneak

2007ko martxoaren 23a
17:50
Entzun
"Euskal Herriaren egituratzea eztabaida politikoaren erdigunean" dagoen garai hauetan, Nazio Eztabaidaguneak Udalbiltza "berrantolatu" egin behar dela eskatu du gaur. "Nazioaren biziraupena eta garapenaren bermea, soilik naziotik abiatutako eta nazio perspektiban hartutako erabakiek ekarriko dute" eta, hori dela kausa, "Euskal Herriak Udalbiltza behar du", bera delako "nazio instituzio bakarra".

Hauteskunde garaiotan, alderdi politikoei eskatu die Udalbiltzaren berrantolaketaren aldeko jarrera publikoa har dezatela eta hautagai erakundeko kide izateko borondatea adieraz dezatela.

Gaur egun EAJren eta EAren hautetsien Udalbiltza dago batetik, eta ezker abertzalearen hautetsiena, bestetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.