Udalbiltzak Batzar Nazionalera deitu ditu hautetsiak, «berrantolaketari ekiteko»

ION TELLERIA DONOSTIA
2006ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Azaroaren 18an Beasaingo Usurbe Antzokian izango da aurtengo Udalbiltzaren Batzar Nazionala. Udal hautetsi guztiei gonbidapen pertsonalizatua igorri zaiela adierazi zuen atzo Loren Arkotxa nazio instituzioko lehendakariak. «Euskal herritarren eskubideak aitortu eta errespetatzeko garaia» dela esan zuen Arkotxak eta, bide horretan, Udalbiltzak bi xede nagusi dituela: «euskal herritarren eskubideen egoeraren gaineko azterketa sakona egitea eta nazio instituzioaren berrantolaketari ekitea».

Bi helburu horiek bultzatzeko xedea izango du aurtengo batzarrak. Udalbiltzaren lehendakariaren esanetan aurtengoa «ez da trantsizio urtea, hauteskundeak izango baitira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan». Udalbiltza «udal hautetsi guztien gune instituzionala» izatea nahi dute.



UDALBIDEREKIN HARREMANETAN.«Une politiko ezin interesgarriagoan» gaudela esanda eta Nazio Eztabaidaren proposamenarekin bat eginez Udalbiltza berrantolatzeko Udalbiderekin eta «Euskal Herria aintzat hartzen duten alderdi politikoekin» harremanak hasi dituztela iragarri zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.