Euskal Herria

Udalbiltzak eta Gaindegiak lankidetza akordioa sinatu dute

Babes instituzionala eta aitortza publikoa, sustapen laguntza eta laguntza ekonomikoa emango dizkio Udalbiltzak Gaindegiari, eta Kohesio Fondoak zein Udalbiltzaren sare osoak behar duen informazio, analisi eta aholkularitza emango dizkio Gaindegiak, trukean.

Udalbiltza eta Gaindegiakoak. J. U., ARP
Oihana Elduaien Uranga.
2013ko irailaren 18a
13:13
Entzun

Udalbiltzaren Kohesio Fondoa berriz abiatu da "hamar urteko behartutako geldialdiaren ostean". Euskal Herria Sendotzen egitasmoaren barruan aurten egin asmo dituzten zazpi-zortzi akordio estrategikoetako aurrena aurkeztu dute: Gaindegiarekin egindakoa.

2013an banatzeko 90.000 euroko zorroa dauka Euskal Herria Sendotzen proiektuak, eta "erabaki arrotzen ondorioz desestrukturatua" dagoen Euskal Herrian, nazio ikustegi batetik lanean ari direnei lagundu nahi diete, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak Martin Ugalde Kultur Parkean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez. Beharren arabera laguntza desberdinak emango dituzte, beti ere hiru ildo jarraituz: babes instituzionala eta aitortza publikoa, sustapen laguntza eta laguntza ekonomikoa.

Markel Arizmendi Gaindegiako lehendakariak azpimarratu du garrantzitsua dela nazio mailan lanean ari diren elkarteen arteko elkarlana: "Lankidetza da Euskal Herria gozpuzten joateko bidea". Beraz, beraiekin lankidetza abiatzeagatik eta laguntza emateagatik eskerrak eman dizkio Udalbiltzari. Jasoko duten laguntza "interes orokorraren zerbitzura" erabiliko dutela hitz eman du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.