Udalbiltza partzuergoko zuzendaritzak onartu egin ditu hamabi udalek bertako kide izateko egindako eskaerak, eta hala, partzuergora sartu dira Aduna, Arakaldo, Arantza, Areso, Asteasu, Ataun, Basaburua, Bera, Berrobi, Getaria, Lakuntza eta Uharte-Arakil. Ekainaren 17an Oiartzunen egindako bileran onartu zituen kide berriak Kontseilu Nagusiak.
Hain justu, otsailean onartu zuten zuzendaritza berria Udalbiltzako kideek. Orduan "indar berritu" egin zirela eta orain "bultzada berria" jaso dutela diote.
Horrenbestez, 64 udalek osatzen dute Udalbiltza Partzuergoa: Aizarnazabal, Ajangiz, Alegia, Altzo, Amoroto, Anoeta, Antzuola, Araitz, Aramaio, Arbizu, Arratzu, Astigarraga, Atxondo, Aulesti, Bakaiku, Berastegi, Berriatua, Dima, Ea, Elduain, Ergoiena, Etxarri-Aranatz, Etxauri, Ezkio-Itsaso, Gatika, Goizueta, Hernani, Ibarra, Irura, Itsasondo, Iturmendi, Leaburu-Txarama, Legutio, Leitza, Lezo, Lizartza, Markina Xemein, Munitibar, Muxika, Oiartzun, Olazti, Ondarroa, Oñati, Orexa, Otxandio, Urdiain, Usurbil, Zaldibi, Zestoa, Ziordia, Zizurkil, Zubieta.
"Elkartutako erakundeen osoko garapena eta beren arteko elkarlan instituzionala bultzatzea" dira partzuergoaren helburuak, eta "ezarritako mugak gaindituz elkarrekin batera lan eginez, beren lurralde eremuko gizarte eta kultur antolamendua lortzea".