Euskal Herri osoan hauteskunde zikloa amaituta, Udalbiltzak, Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak, berritze prozesuari ekingo dio hemendik aurrera. Nazio gobernua edo zuzendaritza udazkenean berritzeko asmoa du, eta horretarako hautetsiak atxikitzeko epea zabaldu du gaur. Gasteizko udaletxean egindako agerraldi batean eman dio hasiera atxikimendu kanpainari. Iratxe Lopez de Aberasturi Udalbiltzako lehendakariordea, Eneka Maiz Etxarri Aranazko alkatea, Jon Arriola Berriatuko alkatea, Luix Intxauspe Hernaniko alkatea eta Igor Eguren Ordiziako hautetsia izan dira agerraldian. Lopez de Aberasturik dei egin die hautetsi guztiei bat egin dezaten Udalbiltzarekin, “indartu” dadin.
Egun, Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak ia 1.500 udalbiltzakide ditu, eta haietatik 183 alkateak dira. Kopuru hori handitu nahi du Udalbiltzak legealdi honetan.
Udalbiltza
Udalbiltzak kide berriak lortzeko atxikimendu kanpaina abiatu du
Iratxe Lopez de Aberasturi lehendakari ordeak hautetsi guztiei dei egin die bat egin dezaten nazio erakundea "indartu" dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu