Talde armatuarekin zerikusia izatea leporatuta deitu dituzte Udalbiltzako bederatzi kide horiek deklaratzera.Udalbiltzako bederatzi hautetsiak dira Jasone Astibia, Zubietako hautetsi ohia; Expe Iriarte, Iruñeko hautetsia; Juan Karlos Alduntzin, Pasaiako alkate ohia; Joxean Barandiaran, Andoaingo alkate ohia, egun hautetsia; Miren Odriozola, Azpeitiako hautetsia; Urko Irastortza, Lazkaoko hautetsia; Iñaki Olalde, Aguraingo hautetsia; Xefe Ziarrusta, Dimako alkate ohia, egun hautetsia; eta Maribi Ugarteburu, Amorotoko alkatea. Hauekin batera, 2003ko apirilaren 1ean egindako operazioagatik espetxean dauden Unai Dañobeitia eta Peru Aranburu ere deklaratzera deitu dituzte.
Akusazio beragatik Udalbiltzako lau kide daude egun espetxean, iazko apiriletik. Haietako bik berriro deklaratu beharko dute Garzonen aurrean, fiskalak hala eskatuta.
Andoaingo (Gipuzkoa), Amorotoko (Bizkaia) eta Dimako (Bizkaia) alkate ohiak, Iruñeko, Aguraingo (Araba) eta Gipuzkoako beste hiruzpalau herritako hautetsiak dira inputatu dituztenak.
Loren Arkotxa ezker abertzalearen inguruko Udalbiltzaren presidentearen arabera, nazio eraikuntzan lanean ari diren guztiak beldurtzek egin dute eraso hori: "Udalbiltza bere osotasunean erasotu dute. Udalbiltza berrantolatu beharraz ozenki hitzegiten hasi denean gertatu da gertau den hau. Euskal Herrian une berezi baten aurrean gaudela sumatzen da, eta poliki-poliki zabaltzen ari den prozesuan Udalbiltzaren inplikazioa saihestu nahi dute, nola edo hala", nabarmendu du Arkotxak.
Halaber, indar politiko eta sindikalekin zein gizarte mugimenduekin harremanetan direla iragarri du Udalbiltzako presidenteak, hartara erantzun bateratu bat emateko.
Udalbiltza auzia
Udalbiltzako beste hamaika kide inputatu gisa deklaratzera deitu dituzte
Udalbiltzaren kontrako auziarekin lotuta erakunde horretako beste hamaika kide inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Irailaren 1ean eta 2an agertu beharko dute epailearen aurrera, eta bederatzi horiek ez ezik, auzi horregatik lehenagotik espetxean dauden beste bik ere deklaratuko dute berriro. Loren Arkotxa Udalbiltzako presidentearen iduriko, "Euskal Herriaren eta erakundetze nazionalaren" kontrako erasoa da neurri hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu