udalbiltza

Udalbiltzako kideek leporatzen zaiena gezurra dela esan diote Garzoni

Gaur, Madrilen dira ezker abertzaleak kudeatutako Udalbiltzako 21 kide. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Udalbiltzako 21 kide auziperatzea erabaki zuen, eta gaur deklarazioa hartu die Garzonek, Madrilen. ETAko kide izatea eta erakunde armatuarentzat dirua biltzea egozten die Garzonek Udalbiltzako kideei, baina Udalbiltzakoek ukatu egin dute hori. Gainera, preso dauden Udalbiltzako hiru kideak askatzeko helegitea aurkeztu du defentsaren abokatu Jone Goirizelaiak.

2004ko urriaren 6a
16:41
Entzun
Udalbiltzako 21 auzipetuek gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar dutela salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo auzipetuen herrietako udaletxeen aurrean Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari lelopean. Bilbon, esaterako, 150 lagun elkartu ziren eta Aulestin 40. Lander Etxebarria hautetsi ohi eta auzipetuak hitz egin zuen Bilbokoan, eta bertan Udalbiltzak «lanean jarraitzeko asmoa» duela berretsi zuen. Esan zuenez, Udalbiltzaren aurkako operazioa Euskal Herri osoaren kontrakoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.