Euskal Herriko udal hautetsi guztiak Beasainera, batzarra egitera deitu zituen gaurko Udalbiltzak. Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina, bilkura debekatu zuen atzo. Erabakia Euskal Herriak bere burua antolatzeko eskubidearen aurkako «erasotzat» jo zuen atzo Udalbiltzako lehendakari Loren Arkotxak, lanean jarraitzeko asmoa berrestearekin bat.
Izan ere, debekuak «nazio instituzio egokien beharra» azpimarratzen duela iritzi zion, hainbat hautetsirekin batera atzo eginiko presazko agerraldian. Hainbat herritarrek Beasainen gaurko deitutako kontzentrazioarekin bat egin, eta hartarako deia egin zien euskal herritar eta udal hautetsi zein hautetsi ohi guztiei. 200 bat herritar eta hautetsi bildu dira elkarretaratzean.
Politika
Udalbiltzaren batzarra debekatu izana salatu dute, elkarretaratzean
Azken bi urteetan inolako arazorik gabe egin ditu Udalbiltzak batzarrak, baina aurtengoan bilera egitea debekatu die Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek. Debekua salatzeko elkarretaratzea deitu zuen atzo herritar talde batek, eta Euskal Herri osotik hurbildutako 200 bat lagun bildu dira, Beasaingo udaletxe aurrean, =i Eskubideak oinarri. Euskal Herriko instituzioaren alde =i lelopean. Han ziren Udalbiltzako hainbat hautetsi ere. Guardia Zibilak herriko sarreretan kontrolak jarri dituela salatu du Udalbiltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu