Udalbiltzari sostengua agertzeko hirugarren elkarretaratzea egin dute gaur. Donostian bildu dira, Bulebarrean, eta Euskal Herriko kirolariak eta kirol elkarteak izan dituzte lagun. Elkarretaratzearen ondoren, Maribi Ugarteburu Udalbiltzako auzipetuak aldarrikatu du erakundearen jarduera "guztiz zilegia, legitimoa eta publikoa" dela. "Askatasuna" aldarrikatu du 22 auzipetuentzat eta "instituzioarentzat".
Uztailaren 15ean hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean Udalbiltzaren aurkako epaiketa. 22 auzipetuei ETAko kide izatea leporatzen diete, eta hamar eta 22 urte bitarteko zigor eskaerei aurre egin beharko diete.
Politika
Udalbiltzaren jarduna "guztiz zilegia, legitimoa eta publikoa" dela aldarrikatu dute auzipetuek
Elkarretaratzea egin dute gaur Donostian =iBai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari. Udalbiltza aske!=i lelopean. Euskal Herriko kirolariak eta kirol elkarteetako ordekzariak izan dituzte lagun. Epaiketa uztailaren 15ean hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu