EUSKAL HERRIA

Udalen garrantzia azpimarratu dute independentziara bidean

Prada de Conflent herrian (Sorella, Herrialde Katalanak) egin den 'Universitat Catalana d'Estiu' jardunaldiak, Kataluniako, Euskal Herriko eta Flandriako independentistak bildu ditu. Bertan izan da Karmelo Landa ezker abertzaleko kidea. 

2012ko abuztuaren 20a
11:58
Entzun

Kataluniako, Euskal Herriko eta Flandriako independentistak bat etorri dira udalek independentziarako bidean duten garrantzia azpimaratzerakoan, prozesua zuzenduz, adibidez, Katalunian egindako herri galdeketak bezalako ekimenekin. 

Prada de Conflent herrian (Sorella, Herrialde Katalanak) egin dira Universitat Catalana d'Estiu izeneko jardunaldiak, eta bertan hainbat eragile bildu dituzte mahai inguru batean: Josep Manel Ximenis (CUP) Josep Maria Roige (CiU) Josep Andreu (ERC); Karmelo Landa (ezker abertzalea) eta Steven Vergauwen Flandriako VVBko ordezkaria.

Lehendabiziko hiru alkateak Independentziarako Kataluniako Udalen Elkarteko kide dira. Jakinarazi dute elkarte horrek erreferendum bat bultzatu nahi duela ekimenaren barruan katalaren %60a ordezkatzea lortu orduko. Momentuz, hainbat udalek egin dute bat eta herritarren %40a ordezkatzen dute. 

Karmelo Landak ere sezesio prozesuaren buru udalak izan behar dutela nabarmendu du eta, ildo horretan, ekainean Udalbiltza proiektuari berriro heldu izana "pozgarria" dela esan du. "Egiazko independentzia prozesu batean aurrerapausoak emateko baldintza onenetan daudenak udalak dira", dio Landak. 

Steven Vergauwenen esanetan, "parlamentuak bere betebeharrak alboratu eta herritarren nahiari entzungor egiten dionean, udalek eman behar dute pauso bat aurrera". 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.