Iruñeko udaltzain batek lanean tratu txarrak pairatu zituela frogatutzat eman du epaileak, eta hiriko Udala zigortu egin du. Epaileak dio udaltzainari hainbat irain egin zizkiotela, beste polizia batzuek egindako atxiloketa baten aurka azaldu zelako; besteak beste, sexu joera dela-eta egin zioten iseka. Epaiak dio udaltzainen arduradunek ez zutela ezer egin irainen aurka, eta Udalak ez zituela salaketak ikertu. 11.235 euro pagatzera zigortu dute Udala.
Hiru urte badira irainak hasi zirela. 2008ko urtarrilean, udaltzainek pertsona bat atxilotu zuten, eta irainak jasan zituen udaltzainak jakinarazi zuen zenbait lankide neurriz kanpo aritu zirela. Ikerketa hasi zuen Udaltzaingoak, baina ez zuen neurririk hartu. Irainka hasi ziren orduan salatzailearen aurka; hainbat pintaketa egin zituzten komunetan- eta. Salaketa egin zuen erasoak, baina Udalak orduan ere ez zuen neurririk hartu. «Pasibotasunez» jokatzea egotzi dio epaileak.
Kontuak eskatu dituzte NaBaik, Ezkerrak —Batzarrek eta IUNek osaturiko koalizioa— eta PSNk. NaBaik dio «larria» dela, eta arduradunek esku ez hartzea gaitzetsi du; Ezkerraren ustez, Udaltzaingoko egoera «jasanezina» da; PSNk esan du «behar zen unean» jardun behar zuela UPNk. Segurtasun zinegotziak erantzun du erantzulea ez dela Udala.
Udaltzain batek lanean izaniko tratu txarragatik, zigorra jarri diote Iruñeko Udalari
Irain homofoboak egin zizkioten udaltzainari; Udalari kontuak eskatu dizkiote Nabaik, PSNk eta Ezkerra koalizioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu