Udaltzainburuaren dimisioa eskatu dute, udaltzainek txupinazoan izan dituzten "lesioengatik"

2011ko uztailaren 7a
09:12
Entzun

CCOO eta Afapna sindikatuek Simon Santamaria Iruñeko udaltzainburuaren dimisioa eskatu dute, atzo txupinazoan hainbat udaltzainburuk min hartu zutela argudiatuta. Sindikatuen arabera, kristalezko ontziak eta bestelako gai arriskutsu batzuk sartzeko debekuaren aurrean, gora-beherak izan zitezkeela iragarri zitekeen. Horregatik udaltzainak ondo babestuta joateko beharraz ohartarazi zutela diote. Ez zieten jaramonik egin, ordea, eta atzo zenbaitzuk min hartu zutela jakinarazi dute, sudurrean, belaunean eta gorputzaren beste zati batzuetan, kolpez. Lan Istripuetarako araudia ez dela bete diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.