Euskara

Uema 61 udalek osatzen dute dagoeneko

Araitz, Larraun, Etxalar, Bera, Elgeta, Amezketa eta Busturia ofizialki gaur sartu dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean. Uemaren eguna egiten ari dira Beran.

2009ko ekainaren 13a
16:57
Entzun
Araitz, Larraun, Etxalar, Bera (Nafarroa), Elgeta, Amezketa (Gipuzkoa) eta Busturiako (Bizkaia) udalak ere gaurtik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) kide dira, erakundeak Berako Kultur Etxean egindako batzarrak hala onartu baitu. Haiekin, denera 61 udal dira orain bertako partaide.

Beran ari dira egiten Uemaren eguna, gaur, Euskarak elkartzen gaituelako lelopean. Goizean goizetik, txaranga eta txistulariak ibili dira kaleetan. 11:30ean herri kirolen erakustaldia izan da, Altzateko plazan. 14:30etik aurrera zikiro jatea izan da Altzateko frontoian. Arratsaldean Pello Añorgak hainbat ipuin kontatuko ditu ikastolan, eta, egunari bukaera emateko, dantzaldia izango da Garraxi taldearekin.

Uemak hemezortzi urte bete ditu aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.