euskara

Uema Eguna Goizuetan

Igantzi, Oñati, Mañaria, Ondarroa eta Gipuzkoako Getaria Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen hurrengo batzarrean izendatuko dituzte kide. Gaur egun 61 udal daude Ueman.

2012ko ekainaren 9a
23:18
Entzun

Igantzi, Oñati, Mañaria, Ondarroa eta Gipuzkoako Getaria azkenean Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen hurrengo batzarrean izendatuko dituzte bertako kide. Gaur ziren izendatzekoak, erakundea Goizuetan ospatzen ari den egunean, baina batzarrean quorumik ez zegoen. Ezohiko batzar baterako utzi dute gaia.

"Bost herri gehiago, 24.000 herritar gehiago, guztion artean indar handiagoa eta aitzindari lana hobeto egiteko, euskal hiztunon eskubideen alde", esan du Maren Belastegi Uemako presidenteak aste honetan. Gaur egun 61 udal daude. (zerrenda)

Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari lelopean antolatu dute festa Goizuetan.

Uemako presidenteak, halaber, mankomunitatearen lan ildoak zehaztea ezinbestzekotzat jo du. "Azken aldian Uema batik bat zerbitzu enpresatzat hartu dute udal askok, Uemako teknikariak, batez ere, udaletako euskara planak eta haien jarraipena egiten aritu direlako". Helburu nagusia bertze bat dela azaldu du: "Hizkuntza eskubideak aldarrikatu, eta eskubide horiek lortzeko lanean aitzindari izan behar dugu".

Uema Eguneko egitaraua

- 10:00: Uemako udaletako ordezkarien Batzar Nagusia udaletxean.

- 11:00-14:00: haurrentzako puzgarriak, jokoak eta tailerrak.

- 11:30: herriko etxeak ezagutzeko bisita gidatua.

- 13:30: Uema eguneko ekitaldi nagusia.

- Goizean artisauak, dantzariak eta musikariak herrian zehar.

- 14:30: herri bazkaria.

- 16:00-18:00 haurrentzako puzgarriak.

- 19:00: dantzaldia Gabezin.

- Gauean kontzertua Gaztetxean.

Bazkaria 18 euro izango da nagusientzat, eta umeentzat 12 euro (14 urtetik beherakoentzat). Txartelak aldez aurretik erosi behar dira, 946279195 telefonora deituta edo Goizuetako Amaia okindegian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.