Besteak beste, zuzendaritza batzordeko hamar kideak eta lehendakaria aukeratzeko batzar nagusia egingo du larunbat honetan Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema), Zestoan. Kultur Etxean izango da bilkura, 10:30ean hasita.
Zuzendaritzako kideak Uemako udalerrietan izandako udal hauteskundeen emaitzen araberakoak izaten dira. Joan den maiatzaren 22ko bozetako emaitzen ondorioz, bost kide Bildukoak izango dira, bi EAJkoak, bi independenteak eta bat Aralarrekoa.