60 kiloz azpiko judo txapelketan lehiatu da Kenji Uematsu bizkaitarra, eta brontzezko domina esku-eskura izan ondoen, batere gabe gelditu da. Nolanahi ere, lehiaketa ez du ondo hasi:
aurreneko borrokaldia galdu egin du Khergiani georgiarraren kontra. Ustez ez zuen oso aurkari gogorra, baina, azkenean,ezin izan du mendean hartu, eta, ondorioz, urrezko domina eskuratzeko aukera guztiak galdu ditu.
Dena den, gero buelta eman dio egoerari. Bigarren aukeran,Kazakhistango Bazarbek Donbayri eta Evgeni Stanev errusiarrari irabaztea lortu du, eta haien atzetik Revazi Zintiridis greziarrari nagusitu zaio. Mongoliako Khashbaatar Tsagaanbaataren aurka borrokatu da azkenik; hari irabaziz gero, bizkaitarrarentzat zen brontzezko domina, baina, azkenean, mongoliarra nagusitu da.
Astarloak zorte txarra
Igor Astarloa txirrindulariak, berriz, oso zorte txarra izan du txirrindularitzako errepideko proban. Lasterketa abiatu eta segituan tropeleko hainbat karrerista erori dira, eta Munduko txapelduna haien artean. Eroriko horren ondorioz, erretiratu beharra izan du. Paolo Bettini italiarrak irabazi du txirrindularitzako errepideko urrezko domina.
Eskubaloian Espainiak irabazi egin dio Hego Koreari
Euskal Herriari selekzio ofizialak izatea eragozen zaionez, kirolari euskal herritarrek beste selekzio batzuekin parte hartzen dute Olinpiar Jokoetan. Eskubaloiko Espainiako selekzioan, adibidez, Jon Belaustegi, Mateo Garralda eta Iker Romero euskal herritarrek jokatzen dute. Espainiako selekzioak gaur jokatu du lehen partida, Hego Korearen aurka, eta irabazi egin dute oso alde txikiz bada ere (31-30).
Atenasko 2004ko Olinpiar Jokoak
Uematsu judoka bizkaitarrak ez du brontzezko domina lortu
Esku-eskura izan du, baina, azkenean, Kenji Uematsu judoka bizkaitarrak (Santurtzi, 1976) ez du lortu brontzezko domina Olinpiar Jokoetan. Izan ere, domina lortzeko borrokaldia galdu egin du Mongoliako Khashbaatar Tsagaanbaataren aurka. Txirrindularitzako errepideko proban, berriz, Igor Astarloa Munduko txapeldun bizkaitarra zen lasterketa irabazteko faboritoetako bat, baina oso zorte txarra izan du: lasterketa hasi eta segituan erori egin da, eta kolpe handia hartu duenez, erretiratu beharrean gertatu da. Paolo Bettini italiarrak irabazi du lasterketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu