Irudia. Donostia
UEU-ren lana indartzeko ituna
Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU). Akordio horren arabera, UEUk 15.000 euro jasoko ditu ikasgela birtualaren proiektua garatu ahal izateko. Internet bidez ikastaroak ematea du xede proiektu horrek. Gainera, UEUk atzo aurkeztu zuen udazkeneko eskaintza. Guztira, 15 ikastaro eskainiko ditu Eibarren eta Iruñean. Besteak beste, teknologia berriak eta osasun zientziak izango dituzte aztergai aurtengo ikastaroetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu