UEUk teknologia berrietan sakonduko du udaberriko ikastaroetan

Trebakuntzarako eskaintza ugaritu du UEUk, «inoiz baino jende gehiagok» izena emateko helburuarekin

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Teknologia berrien eta gizarte gaien inguruko hamar ikastaro antolatu ditu UEU Udako Euskal Unibertsitateak udaberrirako. UEUren egoitza nagusian egingo dituzte ikastaroak, Eibarko Markeskoa jauregian (Gipuzkoa), eta dagoeneko zabalik da matrikulazio epea. Moodleren erabilera aurreratua; Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTex bidez; Teknologia berriak eta intimitatea; Argazkigintza dokumentala; Bilerak dinamizatzeko teknikak; Gaixotasunen sustrai emozionala; Irakaslea eszenan; Kantuz eta jolastuz komunikazioa lantzen; Komunikazio eraginkorraren artea; eta Sormena lantzeko tailerra. Ikastaro horiek osatzen dute UEUren udaberriko eskaintza, atzo aurkeztu zituztenez.

Ikastaroetan «inoiz baino jende gehiagok» izena ematea nahi du Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak; horregatik, inoiz baino ikastaro gehiago antolatu dituzte. Gaurkotasuna, kalitatea, gizartearen premiak eta euskarazko formazioa «ardatz» izan ditu UEUk egitaraua antolatzeko orduan, Sarasuaren esanetan.

Ikastaroetan parte hartzea diruz sustatzeko eskatu die UEUk Debagoieneko bailarako udalei. Hala egingo dute Eibarko eta Elgoibarko udalek, esaterako. Ikasleek, langabeek eta erretiratuek ere merkeago izango dute ikastaroetan izena ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.