UEU-REN IKASTAROAK

UEUren ikastaroak gaurtik Iruñean

UEUk Udako Euskal Unibertsitateak hogeita hamairugarrenez antolatzen dituen udako ikastaldietan, Iruñeak hartuko du gaur Eibarren lekukoa, hilaren 22a bitartean. Urtean zehar landutako gaiak jorratuko dituzte, eta aukera zabala eskainiko dute.

2005eko uztailaren 18a
12:18
Entzun
UEUk antolatzen dituen udako ikastaldiak azken txanpan sartu berria dira. Ikastaro hauek unibertsitateko kide euskaldunen bilgune izateaz gain, euskal kulturaren erakusleiho txiki bat ere badira. Uztailan zehar era askotako gaiak jorratzen eta eztabaidatzen ari dira udako ikastaroetan. Miarritzek ireki zituen 33.ikastaldiaren ateak, uztailaren 4tik 8ra bitartean. Antzerkilaritza, hizkuntzalaritza, psikologoia, sexologia… izan zituzten hizpide.

Gero, Eibarrek hartu zuen lekukoa, lehen aldiz, uztailaren 11n hasi eta 15 arte. Musika eta ekonomia izan zituzten hizketarako gai, besteak beste.

Eta bukatzeko, gaur hasi eta hilaren 22 bitartean, Iruñea izango da ikastaroen topagunea. Transgeneritatea eta transexualitatearen inguruan arituko dira gaur, eta hurrengo egunetan bertsolaritza, arkitektura, filosofia… izango dituzte mintzagai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.