Ugarteburu: "Ilegalizazio eta jazarpen politikoaren aroa bukatutzat emateko unea iritsi da"

Oskar Matute Alternatibako bozeramailearen esanetan, bozak aurreratzeak Legebiltzar "demokratiko" bati irekitzen dizkio ateak, non indar politiko guztiel lekua izango duten. Juanjo Agirrezabalaga EAko legebiltzarkideak ideia bera nabarmendu du, datozen hauteskundeak "oso garrantzitsuak" izango direla adieraziz. Aralar: "Bozetan argi eta garbi geratuko da gehiengo ezkertiar eta abertzalearen indarra". 

2012ko abuztuaren 21a
18:39
Entzun

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kideak bi ideia nagusi nabarmendu ditu hauteskundeen aurrerapena ezagutu ondoren: Batetik "putxerazo batean oinarritutako legebiltzar baztertzailea desegiteko" garaia dela, eta bestetik,  "ilegalizazio eta jazarpen politikoaren aroa" bukatutzat emateko unea iritsi dela. Ugartebururen ustez, demokraziaren oinarrietako bat den sufragio unibertsala urratuta egin ziren 2009ko hauteskundeak, eta harrez gero instituzio hori "iruzur" baten gainean ezarria egon da. Hauteskundeak proiektu politiko guztiak aukera berdintasunean eta modu demokratikoan garatu ahal izateko aroaren hasiera izango dira ezker abertzaleko kidearen arabera. 

Oskar Matute Alternatibako bozeramailearen esanetan, bozak aurreratzeak Legebiltzar "demokratiko" bati irekitzen dizkio ateak, non indar politiko guztiel lekua izango duten. "Krisitik ateratzeko eredu ezkertiar baten aldeko apostua egiteko garaia da, kapitalismoak ekarritako prekarietate eta giza eskubideen murrizketen aurrean, aukera bakarra delako", dio Matutek. 

Aralarrek ohar bidez adierazi du hauteskundeak deitzea beharrezkoa zela. "Patxi Lopezen gobernua ezerezean ibili da azken hilabeteetan eta euskal gizarteak ez du hori merezi" dio oharrean. 

Nabarmendu du aurreko legealdiko legebiltzarrak ez zuen islatzen "benetako errealitatea", eta aralarren ustez datozen hauteskundeetan "argi eta garbi geratuko da gehiengo ezkertiar eta abertzalearen indarra, ez delako egongo EHBilduren indarra gelditzen duen iruzurrik".

Bestalde, Juanjo Agirrezabalaga EAko legebiltzarkideak Donostian egin duen agerraldian adierazi du datozen hauteskundeak "oso garrantzitsuak" izango direla, EH Bilduk parte hartzeko aukera izango duelako, eta "benetako aldaketa emateko gai den indar politiko bakarra delako". 

Agirrezabalagak adierazi du erabakia "beharrezkoa" zela, baina berandu datorrela, hilabeteak direlako Eusko Jaurlaritzak "zentzurik" ez zuela. Gainera Lopezen erabakia hauteskunde kanpaina baten atzetik datorrela esan du; "PPren murrizketen aurrean berme gisa" auzketu nahi izan du PSE-EEk Agirrezabalagaren ustez. Gogorarazi du PPren sostenguari esker iritsi zela Lopez Jaurlaritzara. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.