Uhabia errekari uhateak jartzeko xedea salatu dute
BAIONA. CADEk gogor gaitzetsi du Getariako (Lapurdi) Herriko Etxeak Uhabia errekan burutu nahi duen xedea. Izan ere, bainu uren kalitatea bermatzeko herriko etxeak uhateak ezarri nahi dizkio Uhabiari, euriteak direlarik jarioa desbideratu ahal izateko. Horretarako, 500 metroko igorlea eginen dute itsasoan, errekako ur kutsatuak kostatik urruti bidaltzeko. Xede hori ingurumenaren aurkako erasoa dela dio CADEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu