Kale erasoa

Uharteko postetxea erretzen saiatu dira bart

Kalteak "arinak" izan direla esan du Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak.

2007ko irailaren 15a
12:34
Entzun
Ezezagun batzuek bart su hartzeko botilak bota dituzte Uharteko (Nafarroa) postetxera eta berau erretzen saiatu dira hala, Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Hala ere, kalteak "arinak" izan dira, eraikinaren aurrealdea, ate nagusia eta leiho batzuk belztuta besterik ez direlako geratu.

Lau botila bota dituzte eta Guardia Zibila ikertzen hasi da, "egileak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko".

Nafarroako Ordezkaritzak "gogor salatu" du erasoa, "eta gizartea beldurtu nahi badute, alferrikakoa izango da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.