Euskal Herrian ibaiek gainezka egin dezaketen arriskua egon arren, gaur ere partaidetza handia izan da Korrikan. Nafarroa eta Arabako erdialde eta hegoaldean dabil.
Lizarran (Nafarroa), esaterako, ehunka lagun aritu dira lasterka euskararen alde. Korrikaren bertako arduradunek uholde arriskua dela-eta badaezpada beste ibilbide bat prestatua zuten, baina azkenean ez dute horra jo beharrik izan. Ume asko izan da lasterka eta, lekukoa eraman dutenen artean, Peruko neska bat (Monica).
Araban sartu direnean ere, Kanpezun, jende asko. Ume txiki batzuk sokatik helduta sartu dira lasterketara; une polita izan da. Baita Kripangoa ere, itsu batek eraman duelako lekukoa. Hantxe bertan adineko emakumeak bide bazterrean zeuden txaloak joz, baina beraiek ere animatu dira lasterka pixka bat egitera,
Guardian Korrikaren furgonetak ezin izan du sartu herriaren erdigunean, kaleak zeharo estuak direlako.
Dagoeneko egin du ibilbide erdia Korrikak. Gero eta hurbilago ditu amaitzeko eguna eta helmuga: apirilaren 1a eta Iruñea. Hala ere, kilometro asko geratzen dira oraindik, eta, gainera, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lurrak ukitzeke dauzka. Beraz, datozen egunetan ere izango da Korrikarekin non bat egin.
Korrika 15
Uholde arriskuak erasanik ez dio egin Korrikari
Lizarran badaezpada beste ibilbide bat prestatua zuten, ibaiak gainezka egin dezakeelakoan. Parte-hartze handia izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu