UHOLDEAK

Uholde txikiak izan dira Irunen eta Hendaian

Hondarribiko aireportuan lur hartzekoak ziren bi hegaldi desbideratu dituzte, euri jasen ondorioz.

Hendaiako Beltzenia auzoan uholdeak izan dira.
2017ko azaroaren 4a
19:03
Entzun

Lehen eragozpenak sortu ditu euriak Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi). Ordubetez bortitz bota ostean, uholde txikiak sortu dira gune batzuetan. Irunen, putzu handiak sortu dira, besteak beste, Gal estadioaren eta Uranzu kalearen inguruetan. Hendaian, urpean geratu da Beltzenia auzoa eta tren geltoki nagusiaren ingurua. Aire garraioan ere ondorioak izaten ari da eguraldia: Hondarribiko aireportuan (Gipuzkoa) lurreratu behar ziren bi hegaldi desbideratu behar izan dituzte; Madrildik eta Bartzelonatik zetozen.

Gipuzkoako ipar-ekialdean gogotik botatzen ari dela ohartarazi du Euskalmet agentziak. Bere datuen arabera, Andoainen 35,7 litro metro koadroko erori dira ordubetean; Lasarten, 20,5 litro erregistratu dituzte, eta Ereñotzun, berriz, 17,4 litro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.