Uholdeen kalte-ordainak, datorren astean
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren astean irekiko du azaroko uholdeetan kaltetutakoek diru laguntza eskatzeko epea. Nekazarientzako laguntza 200.000 euro izango da; eta azpiegitura publikoetan gertatutako kalteetarako laguntza, 1,5 milioi euro. Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari «ahalegina» egiteko eskatu die aldundiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu