Hamabi urtez izan zen Ukarko alkate Sebastian Petrina, eta atzo arratsaldean zendu zen, auto istripu batean. Gidatzen ari zen furgonetak kamioi baten kontra jo zuen, N-121 errepidea eta Untzuera sartzeko bidea batzen diren lekuan.
Espainiako Guardia Zibila ari da gertatutakoa ikertzen.
Petrinak 70 urte zituen. Igandean bertan berriro hautatu zuten alkatea izateko.