Gaurko partidetako gako nagusiak:
15:00etan:
Espainia
Berritua. Gaur hamaikakoan aterako direnen artean, Casillas, Puyol eta Xavi dira 2002ko Munduko Kopan aritutakoak.
Asmoa. Luis Aragonesek joko sortzaileen alde egin du, eta Xavi eta Xabi Alonso batera jarri ditu.
Xabi Alonso. Munduko Kopan ariko den euskal jokalari bakarra da. Zera esan du: «Zergatik ez dugu, ba, aurten irabaziko?».
Ukraina
Estreinakoa. 1991tik, independentzia lortu zuenetik, Alemaniakoa du txapelketa garrantzitsuena.
Arriskua. Defentsan sendo aritu eta kontraerasoan min egin. Horiek haien argudio nagusiak.
Shevtxenko. Ukrainako izar nagusia bera da. Haren jardunari esker izan zen Ukraina Alemaniarako txartela lortzen lehena.
18:00etan:
Tunisia
Arazoak. Alemaniara eramandako bi jokalari min hartuta dauzka Lemerrek. Horietako bat, Santos aurrelaria.
Roger Lemerre. Europako eta Afrikako txapeldun izan den entrenatzailea bakarra da Frantziako entrenatzaile ohia.
Arabiarrak. Munduko Kopan ikus daitekeen arabiarren arteko lehia bakarra da, oraingoz.
Saudi Arabia
Ongi hastea. Aritu den Munduko Kopa guztietan galdu egin du lehen partida, AEBetan (1-2), Frantzian (0-1) eta Korean (0-8).
Marcos Paqueta. Urte berean Munduko Kopa bi irabazi dituen bakarra (2003an, Brasilgo 17 eta 20 urtez azpiko selekzioekin).
Ezustea. «Hiddinkek Korearekin egindakoa ikusita, ezinezkorik ez dago», esan du Paquetak.
21:00etan:
Alemania
Bat irabazita. Costa Ricaren kontrako estreinako partida irabazi egin zuen, eta gaur irabazita, urrats handia egingo luke.
Ballack bueltan. Selekzioko izarra bera da eta herrialde osoa izan du begira. Osatu da, eta hamaikakoan ariko da gaur.
Oharra. Klinsman entrenatzaileak Poloniari buruz: «Jota dagoen boxeolaria da arriskutsuena».
Polonia
Bat galduta. Ekuadorren kontrako estreinako partida galdu egin zuen, eta gaur berriro galduta, aukerarik gabe geldituko da.
Aldaketak. Radomskiren eta Sobolevskiren ardura izango da Ballacken jarduna itotzea. Zuravski ere atzerago ariko da.
Datua. Poloniarrek ez dute baikor egoteko arrazoi askorik. Sekula ez diote irabazi Alemaniari.
Munduko Kopa 2006
Ukrainaren lehen partida Munduko Kopa batean
Seigarren eguna du gaur Alemaniako Munduko Kopak eta egunero bezala, gaur ere hiru partida jokatu dira. Arratsaldeko lehendabiziko partida H taldekoa izan da: Espainia 4 - Ukraina 0 (amaituta). Ukrainarentzat lehenengo Munduko Kopa da Alemaniakoa. Bigarren partida ere H taldeko bi selekziok jokatu dute: Tunisia 2 - Saudi Arabia 2 (amaituta). Eta gaurko hirugarren partida, berriz, Alemania 1 - Polonia 0 izan da. A taldekoak dira bi selekzioak eta bigarren partida dute aurtengo Munduko Kopan. Alemaniak irabazi egin zuen estreinekoa, Poloniak, berriz, galdu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu