Ukrainari 15.500 milioi euro emango dizkio Nazioarteko Diru Funtsak

2015eko otsailaren 12a
12:31
Entzun

Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari Christine Lagardek iragarri du 15.500 milioi euro emango dizkiola Ukrainari lau urtetan. "Programa handinahitsua da, gogorra, eta arriskutsua". Kievekin adostu duen hitzarmena otsail amaieran bozkatuko dute.

Gerrak eta urteetan estatuko erakundeetan errotutako ustelkeria endemikoak jota, Ukraina porrot egiteko zorian da. Hortik ateratzen laguntzeko, NDFk ia 40.000 milioi dolarretara iristen den laguntza sorta bideratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.