"Ulertezina eta absurdoa" da Joseba Egibar (EAJ), Rafa Larreina (EA) eta Antton Morcillo (SA) inputatzea, Atutxaren iritzian. Sozialista Abertzaleak Legebiltzarreko taldea ez desegiteagatik Gorka Knorr (EA), Kontxi Bilbao (EB-IU) eta Atutxa bera inputatu zituen lehenik EAEko Auzitegi Nagusiak.Hiru lehenengoen kereila ez zuen "ulertu", eta kereila hori zabaltzea "gero eta gutxiago" ulertu du. Azken hirurak bozka jakin bat emateagatik inputatu dituztela salatu du, eta ildo horretatik, legebiltzarreko ekimenak "babestuta" egon behar duela dio, eta bestela, auzitegiei galdetu beharko dietela eman beharreko bozka zein den. Horregaitik, inputatuei ahal duten bero eta babes guztia emango dietela iragarri du.
Gernikako Estatutuaren erreformaren proposamenari dagokionean, eztabaida bat galeraztea ere "absurdoa" dela adierazi du. Bere iritzian, legebiltzarrak legitimitatea du estatutuaren aldaketa proposatzeko. Eztabaida galeraztea aurreko PPren Gobernuaren ezaugarrien baitan dagoela gaineratu du. Horregaitik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartu duen erabakiak ez du harritu: "ezingo luke beste erabaki bat hartu; hori ez nuke ulertuko".
"Grinatsu gaude gure joku arauak aldatzeko", horregaitik, emendakinen epea berriz ireki behar badu irekiko duela esan du, horrela, alderdi sozialistak bere proposamena egin dezan. Gero, etabaida baten ondoren akordioa lortu beharko litzateke Atutxaren iritzian. Alderdi sozialista eztabaida horretara batzea nahiko lukeela gaineratu du. "Ez diezaiogun eztabaidari atea itxi".
Politika
"Ulertezina eta absurdoa" da Egibar, Larreina eta Morcillo deklaratzera deitzea, Atutxaren ustez
Juan Maria Atuxa Eusko Legebiltzarreko presidentea elkarrizketatu dute gaur Radio Euskadin. Egibar, Larreina eta Morcillo deklaratzera deitzea "ulertezina eta absurdoa" dela esan du, "bozka jakin bat emateagatik inputatu baitituzte". Bestalde, Gernikako estatutuaren erreformari dagokionean, PSE-EEri beraien proposamena aurkezteko eskatu dio, eta horretarako emendakinen epea berriz ireki behar badu irekiko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu