gizartea

Ume batek erredura larriak izan ditu Alesbesen sanjoan suan

12 urteko mutilak gorputzaren %75 erreta dauka eta Gurutzetako erietxera eraman dute. Bart izan da ezbeharra. (Bideoa Errenteriakoa da, bart gauean Gaztaño auzoan grabatutakoa; 'Oarsoaldekohitza.info')

2010eko ekainaren 24a
13:09
Entzun
12 urteko mutil batek gorputzaren %75 erreta dauka eta larri dago, atzo gauean Alesbesen sanjoanetako jaietako su batean ezbeharra izanda. Lehen graduko erredurak dauzka, medikuen esan dutenez.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du 23:07etan izan zela ezbeharra. Sanjoan su batek harrapatu zuen mutila, eta hasiera batean Virgen del Camino Iruñeko erietxera eraman zuten. Zauriak larriak zirela ikusirik, ordea, Barakaldora eman zuten, Gurutzetako ospitalera.

Alesbeskoa bertakoa da haurra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.