Ume lapurtuen auzian salaketa gehiago izango direla iragarri du Anadir elkarteak

Datorren astean beste salaketa multzo bat jarri asmo dute Fiskaltzaren aurrean; EAEn 170 kasu susmagarri batu dituzte

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Egunez egun ari dira kasu susmagarri gehiagoren berri jasotzen, eta ume lapurtuen auzian salaketa gehiago izango direla jakinarazi du Anadir elkarteak. Frankismo garaian eta 1980ko hamarkadan ustez izandako ume lapurreten harira ari da lanean elkarte hori. Iragarri du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 170 kasu susmagarriren berri jaso dutela, eta datorren astean jarriko dituztela salaketak Fiskaltzaren esku.

Urtarrilaren amaieran hasi zen auzia indar hartzen. Haurrak lapurtu zizkietela uste dutenek eta ustez lapurtutakoak direnek bat egitea erabaki zuten, eta elkarte bat osatu. Hedabideetan izandako oihartzun handiaren ondotik, etengabe hasi dira azaltzen ustezko kasuak han eta hemen. Bi astean ehun kasu susmagarri batu ditu Anadir elkarteak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; 70 zituen duela bi aste, eta, orain, 170. Orain arteko joera ikusita, oso litekeena da hurrengo asteetan are lapurreten salaketa gehiago izatea.

EAEko Fiskaltzak hasi du ikerketa lapurreta salaketei buruz. EAEko fiskalburuak, Juan Calparsorok, onartu du ez dela erraza izango erantzukizun penalak ezartzea, litekeena delako ustezko delituak iraungita egotea jadanik. Koordinaziorako fiskal bat izendatuko dute Espainian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.