Besteak beste, PS, Berdeak, AB, Batasuna, EA, EAJ eta LABeko ordezkariak batu dira aurkezpen horretan.
Colette Capdeville PSko hautetsi lapurtarrak azpimarratu du "alderdikeria, muga eta zatiketa guztien gainetik" bakearen aldeko ekarpen aberatsa egiteko gaitasuna izan duela Ahotsak-ek. Ideia hori berretsi du Maite Goienetxe Batasuneko mahaikide baxenafartarrak: "Egun Ahotsak-en izatea PSko, Berdeetako edo beste talde batzuetako emakumeak, horrek frogatzen du alderdietatik haratago ere sentsibilitate desberdinetako emakumak pret direla beren ekarpenak egiteko. Hori historikoa da", azpimarratu du.
Politika
UMP eta UDFkoak ezik, gainerako alderdietako emakumeak izan dira Ahotsak-en Baionako aurkezpenean
Zazpi herrialdeetako eta ia sentsibilitate politiko guztietako emakumeak batu dira Ahotsak ekimenean, bake eta normalizazio politikoa bultzatzeko. Zabaltasun horren isla izan da Baionako aurkezpena: UMP eta UDF alderdi eskuindarrek izan ezik, osterantzeko guztiek bat egin dute ekimenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu