Euskal Presoak
Unai Errea abokatua aske utzi dute
Joan den astelehenean Unai Errea euskal presoen abokatuaren espetxealdia ez luzatzeko erabakia hartu zuen epaile batek. Levert epailea erabakia onartu eta Unai Errea askatzeko agindua eman du gaur arratsaldean Askatasunaren iturrien arabera.
Apirilaren 22an atxilotu zuen Frantziko Poliziak Unai Errea, Parisko Justizia Jauregian lanean ari zela. Hiru egunez inkomunikatuta izan ostean Levert epaileak abokatuaren behin-behineko espetxeratzea agindu zuen. Askatasunaren arabera, "bezero bati, modu ez onartuan eta helburu terroristekin dokumentu bat eman izana" leporatu zioten Erreari. Berak baina, behin eta berriz ukatu du akusazio hori. Askatasunak Unai Errea abokatuaren espetxeratzea euskal presoen konfiantzazko abokatua "paretik kentzeko" azpijokoa izan dela saltu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu