Unai Errea eta Itziar Larraz abokatuei lau eta hiru urteko espetxe zigorra ezarri diete

2006ko abenduaren 20a
16:51
Entzun
ETAri laguntza ematea leporatuta 4 urteko espetxe zigorra ezarri dio Frantziak Unai Errea abokatuari, eta 3koa Itziar Larrazi.Epaia eman bezain pronto preso hartu dituzte bi abokatuak, eta Fleury Merogisko espetxera eraman.

Askatasunak salatu duenez, "Frantziako gobernuak, epai honen bidez, preso politikoen defentsarako eskubidea eta kolektibo izaera nahiz hala aritzeko eskubidea urratzen ditu goitik behera".

Frantziako Tribunal bereziko Philippe Vandingenen epaileak, fiskalak leporatutako kargu guztiak aintzat hartu, eta lau eta hiru urteko zigorra, hamarna urteko inhabilitazioa eta Frantzian bizitzeko debekua ezarri die Erreari eta Larrazi.

Epaielaren iritzian ETAri lagundu zien bi abokatuek. Presoei legez kanpoko gutunak ematea eta haiengandik gisa bereko idatziak hartzea leporatzen die. Idatzi horiek jaso edo bildatzea leporatzen dieten Josetxo Otegi, Ainhoa Mujika, Lorentxa Deiri eta Aintzane Orkolagari presoei, berriz, bosna urteko espetxe zigorra jarri die.

Defentsak jakinarazi du helegita jarriko duela bi abokatuak aske uzteko eskatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.