euskal presoak

Unai Erreak gaur deklaratuko du Parisen

Unai Errea La Santeko (Frantzia) espetxean preso dagoen euskal abokatuak gaur berriz deklaratuko du Parisko Justizia Auzitegian, Laurence Le Vert epailearen aurrean. Errea apirilaren 22an atxilotu zuten, Parisko Auzitegian bertan, eta Le Vert epaileak berak auzipetu zuen, "gaizkide elkarteko kide" izatea egotzita. Le Verten arabera, Erreak "legeak aurreikusten dituen mugak" gaindituz, zenbait agiri eman zizkion euskal preso bati.

2005eko urriaren 13a
10:28
Entzun
Errearen espetxeratzea eta kartzelan bizi duen bakartze egoera salatu zuen atzo Askatasuna erakundeak. Halaber, abokatu lanaren "kriminalizazioan" sakontzen duen eraso bat dela salatu zuen. Horrela, Errea berehala aske uzteko, euskal presoen bakartzea amaitzeko eta euskal presoak Euskal Herriratzeko exijitu zien Askatasunak Frantziako agintariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.