Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak gaur ziurtzat eman du Unai Fano eta Maria Lizarraga ustezko etakideak Espainiaratu egingo dituztela, Auzitegi Nazionaleko epaileen aurrera eramateko. Rubalcabaren arabera, hurrengo egunetan eramango dituzte biak Frantziatik Espainiara. Gaur, berriz, Parisera eraman dituzte, hurrengo orduetan epaileak har ditzan.
Asteartean atxilotu zituen Poliziak Fano eta Lizarraga Frantzia erdialdean, Loira departamenduan. ETAko azpiegiturako kide izatea leporatzen diete. Atxilotuei armak eta agiri faltsuak aurkitu dizkiete, ikerketa iturriek esan dutenez, eta lapurtutako bi auto zeuzkaten.
Fano bilbotarra da jaiotzez (1978), baina Hernanin (Gipuzkoa) bizi zen. Lizarraga Iruñekoa da eta 24 urte ditu.
Espainiako Barne ministroak esan duenez, bi kideek Espainiara joateko asmoa zuten. "Seguru ezer onik ez zutela egingo". Bi estatuek "terrorismoaren aurkako borrokan helburu eta kontzepzio berak" dituztela adierazi du.
Atxiloketak
Unai Fano eta Maria Lizarraga Espainiaratu egingo dituzte
Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak jakinarazi du hurrengo egunetan utziko dituztela Auzitegi Nazionaleko epaileen esku. Gaur Parisera eraman dituzte. Biak asteartean atzeman zituzten Frantzia erdialdean, ETArekin lotura dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu