bihar berria-n

Unai Ziarreta: "Euskal estatuaren prozesua EH Bilduren eskutik etorriko da"

EAko presidente ohi eta arlo instituzionaleko idazkariaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

Unai Ziarreta, Donostian, EAren egoitzan. JON URBE, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2014ko abenduaren 8a
23:55
Entzun

Hona hemen Unai Ziarretaren esan batzuk:

- "EAJrekin moztu eta haren ezkerraldera polo subiranista bat sortzeko apustua egin zuen EAk. Balorazioa ikaragarri ona da. EH Bilduren eguneroko praktika politikoan oso txertatuta daude euskal estatua, giza eskubideak eta justizia soziala ardatzak".

- "Euskal estatuaren prozesua EH Bilduren eskutik etorriko da, betiere gizartearen babesa bilatuta".

- "EAJ 2008an bezala ikusten dut. Ez dauka proiektu politiko nazionalik. Gainera, prest azaldu da Espainiako balizko erreforma konstituzional batean parte hartzeko. Larria litzateke".

- "3 urte eta erdi hauetan gauzak beste era batera egin daitezkeela erakutsi dugu. Instituzioak gizartera ireki ditugu. Kudeaketan zertan huts egin dugun? Oso-oso fin edo ondo ez gara ibili Gipuzkoan zaborren kontuarekin, gaia bideratzen ari garen arren".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.