Unibertsitate erreformaren aurkako manifestazioa Leioan

2014ko azaroaren 27a
16:47
Entzun

EU2015 unibertsitate estrategiaren aurka, manifestazioa egin dute dozenaka ikaslek Leioako campusean (Bizkaia), Ikasle Abertzaleek deituta. "Hezkuntza herritik eta herriarentzat" aldarria plazaratu dute, eta, salatu dutenez, erreforma horrekin "enpresa pribatuen eskuetan utzi nahi dute" unibertsitatea. Bideoa: manifestazioa Leioan (Monika Del Valle, Argazki Press):

[berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2244/[/berriatb]

Hainbat fakultatetako dekanotzetara ere sartu dira. Negoziazio mahai bat osatzeko eskatu diote Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreari; ikasleek jakinarazi dutenez, ordea, hark hamabost egunera bilera bat egitea proposatu die, eta ez dute onartu. Itxialdian geratu dira, "eskakizunak bete arte". Azkenean, asteartean batzartuko dira EHU eta ikasleak:

Leioan ez ezik, Beasainen eta Ordizian ere (Gipuzkoa) hezkuntza erreformen kontra atera dira kalera. Bideoa: Beasaindik Ordiziara egindako manifestazioa ('Goierriko Hitza'):

[youtube]http://youtu.be/cnWyj9paQCA[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.