Unibertsitateak Nafarroako agintariekin ospatuko du gaur bere urteurrena, Sarion
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Lafuentek erakunde horren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia zuzenduko du gaur, 12:00etatik aurrera, unibertsitateko Sario eraikinean. NUPek zentroa sortzeko prozesuan parte hartu zuten politikariak omenduko ditu gaurko ekitaldian. Unibertsitateko administrazioko eta zerbitzuetako langileek, berriz, protesta egiteko baliatuko dute eguna. 11:00etan elkarretaratzea eginen dute Sario eraikinaren aurrean. NUPeko arduradunen erantzunaren zain direla gogorarazi dute. Hamaika protesta egin dituzte azken hilabeteotan, tartean otsailaren 28ko greba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu