Unibertsitateko euskarazko on line eskaintza aztertzeko jardunaldiak izango dira. UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatu du saioa. Hizlari izango dira, alde batetik, erakundeak —Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskaltzaindia—, eta bestetik, unibertsitateak —EHU Euskal Herriko Unibertsitatea, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea—.
Horrekin batera, UOC Kataluniako Unibertsitate Irekiko errektoreorde Carles Sigales Conde izango da hizlari. Hogei urteko ibilbidean Interneteko unibertsitate horrek egindako ibilbidea azalduko du. Ondoren, mahai ingurua egingo dute euskarazko eskaintza baten beharrari buruz: Sigalesez beraz gain, Iñaki Alegria eta Juanjo Alvarez arituko dira hizlari.
Datorren asteko ostiralean, ekainaren 10ean izango da saioa, 09:00etan hasita, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Doakoa da sarrera, baina izena eman behar da.