Save the Children GKEko zenbait emakumezko langilerenganako "jarrera desegokia" izatea leporatu diote Justin Forsyth Unicefeko zuzendari exekutiboaren ondokoari.
Unicefeko ardura postua hartu aurretik, Save the Children elkarteko aholkulari ondokoa izan zen Forsyth.
Unicefek azken bi urteetan egindako lana eskertu dio Forsythi. "Forsyth jaunari eskertzen diogu azken bi urteetan haur zaurgarrienak defendatzeko eta Unicefek haurren biziak salbatzeko duen misioan aurrera egin zezan laguntzeko egin duen lana", adierazi du ohar batean Henrietta Fore Unicefeko zuzendari exekutiboak, bere ondokoaren dimisioa onartu ondoren.