Untzueko egur fabrika batean (Nafarroa) sutea izan zen atzo gauean eta gaur lortu dute suhiltzaileak itzaltzea. Hala ere, egun osoan zehar zonaldea kontrolatzen arituko dira, berriro sua piztu ez dadin.
Azpillaga Recuperaciones izeneko fabrikan piztu zen eta Nafarroako Foruzaingoa zerk eragin zuen ikertzen ari da. Kalte material larriak eragin ditu suteak.
Gainera, atzo gauean Iruñea eta Tafalla (Nafarroa) arteko tren sarea eten behar izan zuten, baina gaur 6:10ean normaltasunera itzuli da.
gizartea
Untzueko egur fabrika bateko sutea mendean hartzea lortu dute
Atzo gauean piztu zen sua. Kalte material larriak eragin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu