Eusko Jaurlaritza

UPDk Jaurlaritza salatu du Noticias Taldea "legez kanpo finantzatzeagatik"

Diru publikoa bidegabe erabiltzea, administrazio publikoari iruzur egitea eta prebarikatzea egotzi dio Maneiroren alderdiak Urkulluren gobernuari.

Hodei Iruretagoiena
2014ko uztailaren 14a
11:59
Entzun

Auzitara joko zuela ohartarazi zuen UPDko legebiltzarkide Gorka Maneirok, eta halaxe egin du. Salaketa jarri dute Eusko Jaurlaritzaren aurka, "hurbileko medioak modu irregularrean finantzatu" eta "gobernuari mesede egiteko" erabili dituztela iritzita. "Oso larritzat" jo du Maneirok EAJren gobernuaren jokabidea, eta "herritarrei iruzur egitea" ere leporatu dio, auzitegian salaketa jarri baino lehen egindako adierazpenetan. UPDren garrantzia ere defendatu du legebiltzarkideak, "injusitizia handiei" aurre egiten dien bakarrak direla nabarmenduz: "Goliaten aurka Daviden lana" egiten ari direla esan du.

Duela hiru bat aste sortu zen polemika. Oposizioko taldeek gobernuari egotzi zioten pubilizitate moduan ordaindu izana Noticias Taldeko hedabideetan argitaratutako informazioa, zehaztu gabe publizitate insituzionala zela, Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko 6/2010 Legea urratuz. Iñigo Urkullu lehendakariak azalpenak eman behar izan zituen legebiltzarrean, eta ukatu egin zuen legez kanpo jokatu izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.