"Baja UPDn. Errespetuagatik eta adeitasunagatik. Ohore bat izan da bidea nire familia magentarekin egin izana". Hitz horiekin jakinarazi du Twitterren Rosa Diez UPDko sortzaileak alderdia utzi duela.
Baja en @UPYD. Por respeto y por cariño. Un honor haber recorrido el camino junto a toda mi familia magenta https://t.co/lsBWvR0PuP
— Rosa Díez (@rosadiezupyd) February 8, 2016
Harago joan da Andres Herzog; UPDren "ondarea lurperatzea edo okertzea saihesteko", alderdia desegiteko eskatu du. Urtarrilaren 16an eman zuen Herzogek dimisioa UPDko bozeramaile arduratik, eta talde kudetzaile batek hartu zuen alderdiaren zuzendaritza. Biekin batera, Carlos Martinez Gorriaranek ere alderdia utzi duela jakinarazi du Facebook bidez.
Abenduaren 20an Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, Espainiako Kongresutik kanpo gelditu zen UPD. Horrez gain, udaletan "ordezkaritza eskasa" dutela onartu du Diezek. Hala, haien helburua ezin betetzeagatik —"herritarrentzat tresna baliagarria" izatea— alderdia utzi eta hura desegiteko eskatu du.
Euren ideiak modu eraginkorrean defendatzeko etorkizuneko edozein aukerari "bide eman ahal izateko" UPDri "amaiera duina" eman behar zaiola uste du Diezek.