UPN eta PPren arteko harremanarekin pozik azaldu da Salvador

2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Hauteskunde kanpainan UPN eta PP «oso ongi» moldatu direla nabarmendu du koalizioko zerrendaburuak, Carlos Salvadorrek. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako berriz elkartu dira bi alderdiak, 2008an banatu ostean. Salvador izan zen haustura horren protagonistetako bat. PPren talde parlamentarioa utzi eta talde mistora pasatu zen, UPNren izenean. Haren kide Santiago Cerverak PPn segitu zuen. «Interesa nuen jakiteko nola moldatuko ginen, eta, egia esan, gure arteko harremana oso ona izan da», adierazi dio Efe berri agentziari Salvadorrek. «Garai historiko honetan sortu diren beharrei erantzuteko osatu da koalizioa, eta uste dut lortu dugula gure mezua zabaltzea», nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.